martes, 17 de mayo de 2011

BEHEKO ESKOLARA

Osasun astearen ostegunean 6.mailako eta 5.mailako batzuk bera jaitsi ziren dantzatzera, musika jotzera…
Lehenengo, gimnasiora joan ziren eta lau talde desberdin, dantza politak egin zituzten. Ondoren, txistua eta klarineteak jo egin zuten. Gero patiora joan ziren eta han diabolekin praktikatu zuten. Peiok eta Aitorrek esaten dute oso ondo pasatu zutela, eta umeek diabloloarekin jolastu zutela. Gero Peio eta Gaizkak umeei txistua jo zieten eta nota bat erakutsi zieten.

AZKENEAN, OSO POZIK, GORA BUELTATU ZIREN!!

lunes, 16 de mayo de 2011

PEIO AÑORGA 4.MAILAKOEKIN EGON ZEN

Peio Añorga Gandasegi eskolara etorri da 4. mailakoekin. Pottokoren otsoa irakurri dute eta Peiok liburua azaltzen ari da. Oso barregarria dela esaten du. Ondoren Pottoko Hipermerkatuan liburua azaltzen du, hori bai dela barregarria, Pottoko Ipermerkatuan galtzen da eta hipermerkatuan, gaua pasatzen du bakarrik.

Beste liburu batzuk ere azaltzen ditu, berak egindakoak jakina. Denak barregarriak ziren, 4.mailakoak barre asko botatzen zeuden, guk ere, Peiok ahots gogorrak jartzen zituen eta oso barragarria da berari entzutea.

Pottokoren Otsoa
                                              
                                Pottoko Hipermerkatuan

OSTIRALEAN BIRIBILKETA IZAN ZEN

Pasaden ostiralean, 4 eta 5 urtekoek ikasle ohiekin biribilketan bat egin zuten beheko eskolan. Ikasle ohiek trikitixa jotzen egon ziren eta 4 eta 5 urteko ume guztiek dantzatzen egon zire.

miércoles, 11 de mayo de 2011

OSTEGUNA, MAIATZAK 12KO EGITARAUA

09:45tik~11:45ra. Ostegun honetan gauza oso bereziak egingo ditugu.

Lehen Hezkuntzako abeslariak, dantzariak eta musikariak beheko eskolara jaitziko dira ume txikiei dantzak eta abestiak erakustera, psikomotrizitate gelan.
[09:45~10:15] 3 urtekoak.
[10:30~11:00] 2 urtekoak.
[11:15~11:45] 4 eta 5 urtekoak.
Gero patio orduan malabarren ekitaldiak edukiko dituzte.

09: 15 etik ~ 10:45 ra lehen hezkuntzako 1. zikloko umeei, hau da, lehenengo eta bigarren mailakoei, altxorraren bila jokura jolastuko dute, eskolako patio osotik. Gu orain dela asko jolastu genuen, oso dibertigarria izan zen. Gainera altxorra aurkitu eta gainera premio bat izan genuen.

Edonoiz, 6 mailako guztiak, hau da guk, erreportariak gara, argazkiak aterako ditugu, elkarrizketak egingo ditugu, ekintzen berri emango dizuegu ...Eta hori guztia blogean kontatuko dugu, horregaitik enteratu nahi baduzue gure eskolako blogean sartu mesedez.

Olatz, Itziar, Ane, Iñigo eta Alex.

Maiatzaren 11, asteazkeneko egitaraua

Gaurko eguna oso dibertigarria izango da, batez ere aeropilates egingo dugulako.


9:30-11:30tara
haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeentzako tailerrak egongo dira. Nekane eta Jonerekin ikasgeletan.
Aurpegiak margotu ahal izango dira, maskarak egin, erta lepokoak egitea.
10:00-11:00tara
Bi urtekoen andereñoek txotxongiloak 2 eta 3 urteko umeei prestatu dizkiete.
15:15-16:15tara
Pailasoak arkupeetan egongo dira 4, 5 urte eta 1., 2. mailako ikasleentzat.
9:20-12:35
Aeropilates egongo da lehen ezkuntzako haur guztientarako.
[09:20-10:15] 1.zikloa (LH1 eta LH2)
[10:30-11:25] 3.zikloa (LH5 eta LH6)
[11:40-12:35] 2.zikloa (LH3 eta LH4)
14:45-16:45
Jon Arretxe idazlea 6.mailako ikasleekin egongo da LH6b gelan.
[1.saioa] LH6a eta LH6b (1/2).
[2.saioa] LH6c eta LH6b (1/2).
Peio Añorga idazlea Lehen Hezkuntzako 4. mailakoekin egongo da liburutegian.
[1.saioa] LH4a eta LH4b (1/2).
[2.saioa]