martes, 17 de mayo de 2011

BEHEKO ESKOLARA

Osasun astearen ostegunean 6.mailako eta 5.mailako batzuk bera jaitsi ziren dantzatzera, musika jotzera…
Lehenengo, gimnasiora joan ziren eta lau talde desberdin, dantza politak egin zituzten. Ondoren, txistua eta klarineteak jo egin zuten. Gero patiora joan ziren eta han diabolekin praktikatu zuten. Peiok eta Aitorrek esaten dute oso ondo pasatu zutela, eta umeek diabloloarekin jolastu zutela. Gero Peio eta Gaizkak umeei txistua jo zieten eta nota bat erakutsi zieten.

AZKENEAN, OSO POZIK, GORA BUELTATU ZIREN!!

lunes, 16 de mayo de 2011

PEIO AÑORGA 4.MAILAKOEKIN EGON ZEN

Peio Añorga Gandasegi eskolara etorri da 4. mailakoekin. Pottokoren otsoa irakurri dute eta Peiok liburua azaltzen ari da. Oso barregarria dela esaten du. Ondoren Pottoko Hipermerkatuan liburua azaltzen du, hori bai dela barregarria, Pottoko Ipermerkatuan galtzen da eta hipermerkatuan, gaua pasatzen du bakarrik.

Beste liburu batzuk ere azaltzen ditu, berak egindakoak jakina. Denak barregarriak ziren, 4.mailakoak barre asko botatzen zeuden, guk ere, Peiok ahots gogorrak jartzen zituen eta oso barragarria da berari entzutea.

Pottokoren Otsoa
                                              
                                Pottoko Hipermerkatuan

OSTIRALEAN BIRIBILKETA IZAN ZEN

Pasaden ostiralean, 4 eta 5 urtekoek ikasle ohiekin biribilketan bat egin zuten beheko eskolan. Ikasle ohiek trikitixa jotzen egon ziren eta 4 eta 5 urteko ume guztiek dantzatzen egon zire.

miércoles, 11 de mayo de 2011

OSTEGUNA, MAIATZAK 12KO EGITARAUA

09:45tik~11:45ra. Ostegun honetan gauza oso bereziak egingo ditugu.

Lehen Hezkuntzako abeslariak, dantzariak eta musikariak beheko eskolara jaitziko dira ume txikiei dantzak eta abestiak erakustera, psikomotrizitate gelan.
[09:45~10:15] 3 urtekoak.
[10:30~11:00] 2 urtekoak.
[11:15~11:45] 4 eta 5 urtekoak.
Gero patio orduan malabarren ekitaldiak edukiko dituzte.

09: 15 etik ~ 10:45 ra lehen hezkuntzako 1. zikloko umeei, hau da, lehenengo eta bigarren mailakoei, altxorraren bila jokura jolastuko dute, eskolako patio osotik. Gu orain dela asko jolastu genuen, oso dibertigarria izan zen. Gainera altxorra aurkitu eta gainera premio bat izan genuen.

Edonoiz, 6 mailako guztiak, hau da guk, erreportariak gara, argazkiak aterako ditugu, elkarrizketak egingo ditugu, ekintzen berri emango dizuegu ...Eta hori guztia blogean kontatuko dugu, horregaitik enteratu nahi baduzue gure eskolako blogean sartu mesedez.

Olatz, Itziar, Ane, Iñigo eta Alex.

Maiatzaren 11, asteazkeneko egitaraua

Gaurko eguna oso dibertigarria izango da, batez ere aeropilates egingo dugulako.


9:30-11:30tara
haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeentzako tailerrak egongo dira. Nekane eta Jonerekin ikasgeletan.
Aurpegiak margotu ahal izango dira, maskarak egin, erta lepokoak egitea.
10:00-11:00tara
Bi urtekoen andereñoek txotxongiloak 2 eta 3 urteko umeei prestatu dizkiete.
15:15-16:15tara
Pailasoak arkupeetan egongo dira 4, 5 urte eta 1., 2. mailako ikasleentzat.
9:20-12:35
Aeropilates egongo da lehen ezkuntzako haur guztientarako.
[09:20-10:15] 1.zikloa (LH1 eta LH2)
[10:30-11:25] 3.zikloa (LH5 eta LH6)
[11:40-12:35] 2.zikloa (LH3 eta LH4)
14:45-16:45
Jon Arretxe idazlea 6.mailako ikasleekin egongo da LH6b gelan.
[1.saioa] LH6a eta LH6b (1/2).
[2.saioa] LH6c eta LH6b (1/2).
Peio Añorga idazlea Lehen Hezkuntzako 4. mailakoekin egongo da liburutegian.
[1.saioa] LH4a eta LH4b (1/2).
[2.saioa]

PEIO AÑORGA GANDASEGI ESKOLARA ETORRI DA

Gaur, Peio Añorga 4. mailakoekin liburutegian egon da. 4. mailakoek "Pottokoten otsoa" deitzen den ipuina irakurri dute. Hainbat gauza komentatu die, Pottoko izena nondik atera duen.Gazteagoa zenean irakaslea zela eta bere gelan neska potolo bat zegoela eta neska horrengan oinarritu dela pertsonaia egiteko.

PEIO AÑORGARI ELKARRIZKETA





Kaixo, gu Gandasegiko ikasle batzuk gara eta galdera batzuk egingo dizkiogu Peio Añorgari. Bera, idazle famatu eta euskalduna da. Oiartzun-en jaio zen eta 2008-an haur eta gazte literatura atalean, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen. Gaur gure eskolara etorri da 4.mailakoekin bere liburuei buruz hitzegitera. Bere denboraren zati bat hartu dugu, berarekin hitzegiteko.

KEPARI ELKARRIZKETA EGIN DIOGU

Gaur, Maiatzak 11, Kepari galdeketa bat egin diegu, Jon, Ainhoa, Maitane, Xabier eta ni Elene erreportariak izan gara. Denetarik galdetu diogu, noiz hasi zen Osasun Astea ospatzen, zenbat kostatu duen dena prestatzea,... Elkarrizketa zuzendaritzan egin dugu, hau da, bere gelan.


Albarenkin elkarrizketa

Gaur, Albari elkarrizketa bat egin diogu. Oso atsegina izan da gurekin eta hemen daukazue:



UMENTZAKO TAILERRAK

Gaur asteazkenak 11, txikiak oso ondo pasatu dute. Aurpegiak margozten dituzte, karetak egin eta makarroiekin pultserak eta koilarrak egin dituztelako. Oso ondo lan egiten dute haiek bakarrik.
Ekintza hauek musika gelan egin dituzte. Oso ondo
portatu dira. Gelak hiru talde daude.
Andereñoak musika jarri dute eta
umeak dantzatu dute.

Oso ondo pasatu dugu beheko eskolan.





Laura Lindo, Ane Mendez, Angy Vergara, Ander Etxebarria eta Beñat Garrido

TXIKIENTZAKO TXONTXONGILOAK

Gaur, 2 eta 3 urteko umeek txotxongiloen emanaldia eduki dute. Gu heldu garenean eszenatokia ez zegoen prest eta ume txikiek udaberriaren abesti bat abestu digute. Bukatu dutenean eszenatokia prest zegoen eta umeak ilaraka jarri dituzte eta antzerkia hasi da. 3 txerrikumeetaz eta otsoarena izan da. Asko gustatu zaie, gero galdetu diegu ea zein zen gehien gustatu zaien pertsonaia eta askok otsoa esan digute.

AEROPILATES SAIOAK EZEZTATU DIRA

Gaur, maiatzaren 11, asteazkena, aeropilates saioak ezeztatu dira, saioen arduraduna gaixotu delako.

martes, 10 de mayo de 2011

Ipuinak kontatzen...

Gaur haur hezkuntzako eta lehenengo zikloko umeei ipuinak kontatu dizkiegu 6. mailako ikasleok, umeak liluraturik geretu dira. Gu ipuina kontatzerakoan isil isilik egon dira. 6. maila osoa joan gara baina batzuk 2 urteko klaseetara, beste batzuk 3 urtekoetara,beste batzuk 4 urtekoengana eta besteak 5 urtekoengana. Eta arratsaldean beste ipuin batzuk  lehenengo ziklokoei kontatu dizkiegu.


6.Bko Moster taldea

Astearteko egitaraua


Gaur asterarteak 10 ekintza hauek izango dituzte:
  • 6.mailako ikasleek haur hezkuntzako umeei ipuinak kontatuko dizkiete;2, 3, 4, 5 urtekoei.
  • 14:45etan 6. mailakoek berriro irudizko ipuinak kontatuko dizkiete baina oraingoan 1.maila eta 2.mailakoei






  • Udaletxeak zirku tailerra antolatuko du 3. eta 4. mailakoentzat.
  • Azkenik urte guztiak bezala Alba Gutierrez dantza ikastaroa emango die 5. mailakoei.





Hau izan da gaurko ekitaraua.

Ane Mendez, Laura Lindo, Amder Etxebarria, Beñat Garrido

lunes, 9 de mayo de 2011

ZIRKU TAILERRA

Gaur, maiatzaren 9 an zirku tailerra egin dugu, 14: 45tik 4:45 ra. Baina, 5. eta 6. mailakoek bakarrik egin dugu. Oso dibertigarria izan da, bola baten gainean jarri gara, ez zekienak txiribueltak egiten ikasi du, korda batetik ere ibili gara, malabarreak egin ditugu... Oso polita izan da, eta oso dibertigaarria.


                                                                             6.Bko Bosteroak XS taldea

Lagunekin baratzeko .antzerkigileekin egon gara

 "Lagunekin Baratzean" antzerkigileekin egon gara eta hona hemen izandako elkarrizketa.



                                                                                                           6. Bko C.A.M.O.N. taldea

IKASLEAK IRAKASLEEN KONTRAKO SASKIBALOI PARTIDUA


Pasadan ostiralean, Osasun Astea dela eta saskibaloiko partidu bat jolastu genuen irakasleen kontra. Haiek, gu baino altuagoak zirenez, guk baino kanasta gehiago sartu zituzten. Zati bakoitza 8 minututakoa zen eta zatia bukatzean, denok lehertuta ateratzen ginen. Ikasleak 21 ginenez, bakoitzak zati bat soilik jolastu genuen. Azkenean, maisuak irabazi zuten, baina gure ustez arbitroak txarto pitatuta, falta asko egin zizkiguten.
Pankartak ere egin genituen, ala eta guztiz ez ziguten asko lagu

LAGUNEKIN BARATZEAN



LAGUNEKIN BARATZEAN

Osasun astea denez Gandasegi eskolak antzerki bat antolatu du "Lagunekin baratzean" izenekoa.

Maiatzaren 9an, bi pertsona Felipe eta Ainhoa deitutakoak antzerki bat egin dute umentzako. Oso ikuskizun harrigarria izan da, zeren bakarrik bi pertsona egin dute antzerkia eta gomaespumako pertsonaiak izan dira:
Azenario, Txanpinoi, Errefau, Patata, Bruxelako Aza, Pepino, Aza Jauna (alkatea), kalabaza, Ispilua, Zain-zuria, Txinako aza, Artotxo eta porru jauna.

Antzerkian atal asko agertu dira. Antzerki hau hainbat eztenatokian agerti, gehienetan logela batean eta baratzean. Barazki batzuk dira, batzutan zirikatzen baitute ere. Eta beti Pepino hasten zen. Antzerki au naiduena de, barazkiak, umeak bezala reflejatzea, eta patioan edo kalean dauden problemak ondo soluzionatzea edo horrelako hainbat gauza.

Antzerki hau 1. eta 2. maillakoentzat izan da.
Umeak irrikitan sartu dira gimnasioan antzerkia ikuteko . Umeak dibertitu egin dira abesten eta dantzatzen. Egon dira. Andeñoak isiltzeko esaten zieten eta isildu dira.
Baina oso ondo egon gara ikuskizun hau ikusten. Oso ikuskizun harrigarria izan da eta umeak asko dibertitu dira.

ASTELEHENEKO EGITARAUA

2011ko Maiatzaren 9ko jardueretako egitaraua:

9:30etatik 11:30etara  haur ezkuntzako 4 eta 5 urte dituzten umeentzako tailer berezi bat egongo da beheko eskolan, hau da Gandasegin. Tailerra Nekane eta Joneren eskutik izango da,  ikasgela batean. Tailerran denetarik egingo dute umeei aurpegia margoztuko diete, umeekin batera maskarak egingo dute eta azkenik lepokoak egingo dituzte. Oso ondo pasatuko dute ziur gaude, Nekane eta Jone neska atseginak direlako.  

Antzako maskarak egingo dituzte.

Horrelako lepokoak baita ere egingo dituzte







9:30-tatik - 11:00-ra 1. mailakoek Lagunekin baratzean antzerkia ikusiko dute Gandasegi eskolako gimnasioan. Aste hau apur bat desberina da, klaseak berdinak ez direlako. 2. mailakoek 11:15-etatik -12:45-ra antzerki berdina daukate.





14.45 - 16:40 1Egian, gimnasilekuan Alba Gutierrez etorriko da, eta 4. mailakoak dantza ikastaro bat eukiko dute berarekin. Seguraski denetako dantza egingo dute eta oso ondo pasatuko dutela.
4. A    14:45 - 15:15
4. B    15:20 - 15:51
4. C    15:55 - 16:40   

14:45 tik- 16:45-ra, Udaletxearen eskutik Zirku tailerra antolatuko dute 5. eta 6. mailakoentzat. Egia eskolako patioan izango da. Gauza asko egongo dira, jolasteko eta oso ondo pasatuko dute. Zer egingo da? Adibidez: Trapezioak, Txiribueltak egiteko koltzoneta, pilota handi bat. etb.


Zelakoak taldea

UMEENTZAKO TAILERRAK ASTEAZKENEAN IZANGO DIRA

Gaur, maiatzaren 9a, 4 eta 5 urteko umeen tailerrak asteazkenera aldatu dira. 6. mailako lau ume beheko eskolara jaitsi gara. Musika gelara joan gara eta hutzik zegoela ikusi dugu. Psikromotrizitate gelan galdetu dugu eta gaur ez dela egingo esan digute. Gero, irakasle gelara joan gara eta materiala ez zeukatelako azteazkenean egingo dutela esan digute.

Paule Lara, Aitziber Valdivielso, Markel Amoriza eta Ainhoa Sánchez

GANDASEGIN OSASUN ETA KULTUR ASTEA HASIKO GARA

Gandasegin aste hau oso berezia izango da Osasun eta Kultur Astea delako. Ekitza desberdinak egingo ditugu: Zirku tailerrak, Aeropilatez, Idazleak, Altxorraren bila, Partiduak...Ez ditugu klase normalak emango. Aste honetako gertaerak kontatuko ditugu blog honetan. Maila desberdineko umeek ekitzak desberdinak egingo dituzte. Espero dugu denok ederto pasatzea.


Ane eta Alex